Jende andana dago Sarasate pasealekuan

Madrilen erabakiaren kontra protesta egiteko, PSNren egoitzaren aurrean jende andana bildu da. Lurralde Batzordea bilduta dago, eta 19:00az geroztik jende andana inguru batu dira Sarasaten. 

300 lagun inguru izan dira PSNren egoitzaren kanpoan, protestan, lurralde batzordea bilduta zegoela. JAGOBA MANTEROLA, ARP
2014ko martxoaren 6a
08:04
Entzun

300 lagun inguru daude Iruñeko Sarasate pasealekuan, PSNren egoitzaren aurrean. Ez du ematen batzordearen bilera bukatu artean bertatik joateko asmorik dutenik. Polizia bertan da, sozialisten egoitzaren atera hurbil ez daitezen kontrolatzen.

PSN eta Barcinaren aurkako oihuak entzuten dira, eta Nafarroaren etorkizuna Nafarroan bertan erabakitzearen aldeko kartelak daude. Baita Jimenezek Barcinari botatako hordagoa gogoratzen duten aipuak ere, tartean, "Nafarroan ni naiz PSOE".

2007ko abuztua gogoan, jendea haserre dago PSNrekin. Orduko hartan, Ferrazen aginduak jarraituz, bertan behera geratu zen PSN eta Geroa Bairen arteko gobernua osatzeko akordioa. Zentsura mozioarekin, berdina gertatzearen beldur zen jendea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.