Manifestazioa

Jende asko bildu da Baionan Segiko gazteen extradizioaren aurka

Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Baltasar Garzonek Ives Matxikote, Haritza Galarraga eta Amaia Rekarte lapurtarrak atxilotzeko euroagindua eman zuen, Segiko kide izatea leporatuta. Izan ere, Segi legez kanpo dago Hego Euskal Herrian; ez baina Ipar Euskal Herrian. Orain, Frantziako Justiziak hirurak Espainiaren esku utzi edo ez erabaki behar du. Gaur, manifestazioa egin dute Baionan euroagindua salatzeko, 'Utzi Euskal Herria bakean! Euroaginduari ez!' lelopean.

2004ko maiatzaren 29a
18:43
Entzun
Pankarta Ives Matxikote, Haritza Galarraga eta Amaia Rekarte Segiko kideek eraman dute, eta beraiekin zen Jean François Lefort Askatasunako kidea ere. Atzerago beste parkarta bat eraman dute manifestazioari atxikimendua eman dioten taldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.