San Jordi Eguna

Jende asko dabil Kataluniako Egunkariaren Plataformaren stand-ean, Bartzelonako Rambletan

Martxelo Otamendi =i Berria =i-ko zuzendaria eta =iEgunkaria=i-ko zuzendaria ohia zein Joan Mari Larrarte Bartzelonan dira San Jordi eguneko ospakizunetan parte hartzen. Zaindariaren eguna eta Liburuaren Nazioarteko Eguna elkarrekin ospatzen dituzte Katalunian, eta, ondorioz, Bartzelonako Ramblak izaten dira festagune nagusia: larrosa eta liburua oparitzeko ohitura dela eta, argitaletxe eta kultur erakunde gehienek =i stand =i-ak jartzen dituzte pasealeku horretan. Kataluniako Egunkariaren Plataformak jarri du berea, eta, Otamendi eta Larrarte stand horretan dira. Jendeak oso harrera ona egin die.

2004ko apirilaren 23a
15:56
Entzun
Otamendik azaldu du jende asko dabilela Rambletan, eta ugari direla Egunkariaren Plataformaren stand -era hurbildu eta zerbait erosten ari direnak. Hiru liburu dituzte salgai: Lorea Agirre kazetariak Egunkaria -ren itxierari buruz idatzitako Gezurra ari du kronika liburua, Agusti Solerren El cas Egunkaria , eta Vicent Partal Vilaweb agerkari digitaleko zuzendariaren eta Martxelo Otamendiren hitzaldietan oinarritutako El periodisme en crisi . Horrez gain, Berria -ren elastikoak eta beste zenbiat material dute salgai.

Egunkariaren Plataformak eta Bartzelonako Euskal Etxeak elkarrekin jarri dute standa, eta Euskal Etxearen saltokian euskal idazleen hainbat liburu topa daitezke.

Nolanahi ere,San Jordi Kataluniakozaindariaren eguna izan arren, laneguna da, eta, ondorioz, jende emanik handiena iluntzean espero dute.

San Jordi egunekoetan ez ezik, beste zenbait ekitalditan ari dira parte hartzen Otamendi eta Larrarate egun hauetan Katalunian. Esaterako, Manel Fuentes telebista eta irrati aurkezle ezagunak egiten duen irrati saioan elkarrizketatu zituzten atzo. Halaber, Catalunya Radioko saio politikoan izango da gaur Otamendi. Bihar, berriz, Egunkaria -ren itxierari buruzko hitzaldia emango du Tortosan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.