Sanferminak / entzierroa

Jende ugari izan da gaurko entzierroan; bi lagunek adarkada jaso dute

Sanferminetako laugarren entzierroan jende ugarik hartu du parte. Euria bota du entzierroa hasi aurretik, eta horrek eta jendetzak arrriskua asko areagotu dute. Jende asko erori da 2 minutu eta 55 segundoko entzierroan. Dolores Aguirreren zezenek bi laguni sartu diote adarra, eta horiez gain beste lau lagun ere eraman dituzte erietxera. Erietxera eraman dutenetako bat larri dago, 44 urteko Cascantear bat.

2004ko uztailaren 10a
14:25
Entzun
Larri dagoen korrikalaria Udaletxe inguruan harrapatu du zezenak. Adarkada jaso duen bigarrena, berriz, 30 urteko madrildar bat da. Honek Estafeta kalean hartu du adarkada, eskubiko izterrean. Beste lau lagunak kolpeengatik eraman dituzte erietxera.

Hasieran, Santo Domingoko aldapan, joaldunak jarri dira taldearen buru, baina, zezenek segituan aurreratu dituzte.

Udaletxe plaza inguruan korrikalari ugari zegoen, eta bidea bustia. Zezen bat erori egin da, eta beste batek gainetik jauzi egin behar izan du. Handik aurrera, taldea banatzen joan da. Bihurgunean, zezen batek ez beste guztiek izugarrizko kolpea eman diote hesiari.

Estafeta kalean zezenetik zezenera tarte handiak zabaldu dira, eta horrek korrikaldi politak egiteko aukerak eman ditu. Telefonikako ibilaldia ere hala egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.