San Tomas eguna

Jendea, txistorra eta festa Santomasetan

Heldu da San Tomas eguna eta urtero bezala txistorra, txorizoa, taloa, ogia eta edaririk ez da faltako Euskal Herriko hainbat txokotan. Ostirala izanik eta eguraldiak lagunduta jende ugari hurbiltzen ari da Donostia eta Bilbora, azoka gune nagusietara.

2007ko abenduaren 21a
12:14
Entzun
Txistorra edo txorizoa talo artean eta sagardoa, ardoa edo txakolina. Horiek dira urtero bezala San Tomasen osagairik garrantzitsuenak. Batzuk baserritarrez jantzita, besteak beti bezala, baina giro ona nagusi izango da Euskal Herriko hainbat tokitan.

Besteak beste, Arrasaten, Azpeitian, eta Errenterian ospatzen da San Tomas eguna, baina Donostia eta Bilbokoak dira ezagunenak. Gaur, San Tomas eguna ostirala denez, jende ugari hurbiltzen ari da bi hiriburuetara. Gainera, badirudi, eguraldia lagun izango dutela, ez baitago euri arriskurik.

Honakoak dira Donostian eta Bilbon prestatu dituzten egitarauak:

DONOSTIA

10:00etan: Irekiera. Txistorra, ogia, taloa, gazta, erroskilak eta beste hainbat produktu erosi eta dastatzeko aukera izango da 20:00ak bitartean. Horrez gain, Zer Dama txerriaren erakusketa eta Jose Salaberriaren oroimenezko barazki eta fruitu lehiaketa izango dira Konstituzio plazan. Abere erakusketa, Donostiako ezti lehiaketa eta Txorimalo lehiaketa ikusteko aukera izango da Ugartemendi plazan, San Joan kalean eta Sarriegi plazan, hurrenez hurren.

12:30ean: Barazki eta fruituen postu dotoreena eta txorimaloen lehiaketaren irabazlea sarituko dituzte Konstituzio plazan.

13:30a arte: XII. Euskal Herriko Txistor Lehiaketa izango da Gipuzkoa plazan.

17:00etan: Haur-festa izango da Alderdi Ederren.

20:00etan: Estanga anai-arreben erromeriarekin amaituko da festa.

BILBO

09:00etan: Azoka ireki dute, eta 20:00ak bitartean izango da zabalik.

13:00etan: Nekazaritza azokako sari banaketa egingo dute Plaza Barrian.

19.00etan: Oskorri&the pub ibiltariaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Pio Baroja plazan.



Musikarik ez da faltako, Areatzan, Plaza Barrian eta Arriaga plazan, musika animazioa izango baita egun osoan zehar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.