Hona hemen, aurrerapen gisa, Antonio Basagoitiren esan batzuk:
- "Euskadi ikusteko zer esparru politiko nahi duen jendeak, hori dago mahaiaren gainean. Posturak argitzea inportantea da. Ona da jendeak jakitea zeri ari den botoa ematen: Espainiari, edo Euskal Herriari, edo zeri".
- "Gehiengoa EAJ gehi Bildu bada, ondorioztatu ahalko da urratsak nahi dituztela herritarrek. Baina gauza bat da nahi izatea, eta beste bat, ahal izatea, edo egin behar ote den".
- "Espainian, foralitatean eta Gernikako Estatutuan jarraitzearen aukera dago. Bizikidetzan segitzea. Eta hori defenditzen duena PP da".
- "Ez ahaztu: krisiaren egoera hau Zapaterok utzi zigun, Urkulluk lagunduta".
- "Irabazten duenak irabazi, mozketak egin beharko ditu. Hori ez da bozetan erabakiko".