Arrakastatsua izan zen, beste behin, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats festa. Jendetza bildu zen Senperen, eta aurreikuspenak gainditu egin dira berriro. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak adierazi duenez, iaz euskaltzaleek emandako erantzuna berdindu edo hobetu egin zen atzo.
"Seaska hazten ari da, eta arriskuak hartu ditu, eta herriak bat egin du proiektuarekin. Herriak bere sostengua erakutsi digu, eta, orain, erakundeei dagokie segitzea", gaineratu zuen Gorostiagak.