Politika

Jendetza bildu du EAJk 'Think Gaur Euskadi 2020' ekimenaren aurkezpenean

Hamalau mila lagun inguru bildu dira BECen alderdi jeltzalearen "etorkizuneko" proiektuaren azalpenean. "Euskadi mundu aldakor honetan kokatu" gura du EAJk. Urkulluk alderdiaren "batasuna" nabarmendu du.

2008ko ekainaren 14a
20:07
Entzun
EAJ Think Gaur Euskadi 2020 izeneko ekimena aurkezten ari da gaur arratsaldetik Barakaldon (Bizkaia), BECen, eta jendetza bildu du. EAJko iturrien arabera, hamalau mila lagun elkartu dira. Goizeko ordu txikiak arteko jaia egingo dute.

"Etorkizuneko proiektua" aurkeztuko du alderdi jeltzaleak bertan, eta han daude, besteak beste, Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. "Euskadi mundu aldakor honetan kokatzea" dute helburu. "Bakearen aldeko apustu sendoa eta bortxakeriari gaitzespen osoa, gure autogobernua bultzatzeko eta hiritarren ongizatea sendotzeko akordio berriak, nazioarteko sare eta itun berriak eta hiritarren parte hartzea sustatzeko formulak" behar direla dio Urkulluk. EAJko "batasunari" garrantzia handia eman dio; "badugu alderdia, badugu proiektua, baditugu pertsonak", esan du.

2020ko "Euskadi" nolakoa izango den gaurtik pentsatzea du xede egitasmoak; bizi kalitate hobea duten tokietara begiratu, eta haietako onena hartu gura du EAJk.

Hitzaldien ostean, jai handia izango da BECen. 20:45ean David Medina disko jartzailea hasiko da giroa berotzen, 21:00etan pintxo dastatzea izango da, 23:00etan Think gaua txupitoa aurkeztuko dute, 23:15ean El Menton de Fogarty taldeak joko du, 00:45ean Oihan DJa ariko da eta 02:00etan txokolatea txurroekin jango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.