Hassanna Aalia

Jendetza elkartu da Bilbon Hassanna Aaliarentzat asilo politikoa eskatzeko

Arriaga antzoki aurrean hasi eta amaitu da manifestazioa, eta 2.000 lagun inguru elkartu dira bertan. Aaliak eskerrak eman dizkie emandako babesarengatik.

Hassana Aaliaren aldeko manifestazioa, Bilbon. ARGAZKI PRESS
2015eko urtarrilaren 31
12:24
Entzun

Asteartean amaituko zaio Hassanna Aalia gazte sahararrari Espainiako Gobernuak estatua uzteko emandako agindua, eta haren aldeko manifestazioa egin dute Bilbon. Jendetza elkartu da, tartean Aalia bera, eta harentzat asilo politikoa aldarrikatu dute.

Mendebaldeko Saharako bandera askok jarri diote kolorea aterkipean joan den manifestazioari, Aalia babesteaz gain Sahara askatzeko eskatu baitute ibilbide osoan zehar. Marokoren eta Espainiaren jarrera salatu dute.

17 urterekin murgildu zen Sahararen eskubideen aldeko borroka baketsuan Hassanna Aalia (Aaiun, 1989), eta, 2010eko Gdeim Izik protesta kanpalekuko gertakarien ondorioz, bi aldiz epaitu eta bigarrenean bizi osoko espetxe zigorra jarri zion auzitegi militar batek. Torturak ez ezik defentsarako eskubidea urratu zaiola salatu dute giza eskubideen elkarteek. Hala ere, Espainiak ukatu egin dio asiloa. Elkartasun oldea piztu du haren auziak Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.