Erraustegiaren kontrako eta erreferendumaren aldeko manifestazio jendetsua egin dute gaur Donostian, milaka lagun elkartu direlako. Arratsaldeko bostetan hasi da Anoeta estadioaren paretik eta Bulebarrean bukatu. Alternatibak daudelako, errausketarik ez, ez Zubietan ez inon izan da manifestazioaren leloa. Donostiako Udalak Zubietan erraustegia egin nahi du.
Ordezkarien artean, Gipuzkoako erraustegien kontrako koordinakundeko kideak ez ezik -beraiek deitua zen manifestazioa; 11 plataformek osatzen dute koordinakundea-, Batasuna, Aralar eta EB-Berdeetako politikariak, gizarte eragileetakoak eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuetakoak egon dira, besteak beste.
Ingurumena
Jendetza elkartu da erraustegiaren kontrako manifestazioan
Donostian egin dute, 'Alternatibak daudelako, errausketarik ez, ez Zubietan ez inon' lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu