GIZARTEA

Jendetza elkartu da Tafallan, hildako adingabearen senideak babesteko

Tafallako gazte bat Iruñeko ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean hil da. Liskar batean jasotako kolpeen ondorioz zendu da; 17 urte zituen.

Nerabe talde bat borroka jazotako tokian, Tafallan. VILLAR LOPEZ / EFE
2015eko otsailaren 10a
07:44
Entzun

Biktimaren senideei babesa adierazi eta atsekabea azaltzeko, 2.000 lagun inguru elkartu dira Tafallan, Efe agentziaren arabera. Isilean egin dute elkarretaratzea, pankartarik gabe. Udalak deitu du elkarretaratzera, eta bertan zen Cristina Sota alkatea.

Astelehen iluntzean zauritu zen, Tafallan bertan, eta Iruñeko ospitalean zendu den gaztea. Tafallakoa zen, eta adingabea. Beste gazte batzuekin izaniko borrokan zauritu zen. Zenbait berri iturriren arabera, lurraren kontra hartutako kolpe handi batek zauritu zuen larri. 

Gertaerekin zerikusia dutelakoan, 15 urteko mutil bat eta 16 urteko bat atxilotu ditu Nafarroako Foruzaingoak. Epailearen aurrean dira biak deklaratzen.

Tafallako institutu politeknikoak bertan behera utzi ditu eskolak, mutila bertako ikaslea baitzen. Iluntzean, udalbatza bilduko da Tafallan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.