Atzo gauean sartu zen Korrika Gipuzkoan, Irundik. Gauean zehar Oarsoaldea, Donostialdea eta Tolosaldea zeharkatu ondoren gaur goizean Goierrira iritsi da, eta jendetza batu zaio euskararen aldeko lasterketari. Eguraldi ona dago, "freskoa" Ibai Maruri BERRIAko kazetariak Berriketan.info sarean jaso duenez, eta eskoletako haurrak eta helduak tartean, ehunka dira korrika ari direnak.
[YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=AyaziaUqyZk[/YouTube]
Ordizian eta Beasainen espero zen jende gehien. Ataunen Joxe Ramon Agirre Marron mendizaleak eramango du lekukoa, eta Lazkaon Dionisio Amundarainek. Idiazabalen Ojalaitz elkarteak Bizardunak taldearen Nafarroa, gure aberria kanta entzunez egingo du korrika.
Arratsaldean Urolara heldu da Korrika, eta han ere, jendetza batu da. Iluntzean Eibartik Bizkaira helduko da, Markina-Xemeinera bidean.