zinema

Jesus Egiguren eta Ernest Maragall, Bartzelonako Euskal Etxearen zinema jaialdian

PSEko presidentea eta PSCko kide ohia biharko ekitaldi batean izango dira. 'Memorias de un conspirador' dokumentala eskainiko dute, eta ondoren solasaldia egongo da.

2013ko otsailaren 6a
11:21
Entzun

Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen euskal zinema jaialdiak bihar Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea izango du gonbidatu.

Lehenik, Memorias de un conspirador dokumentala eskainiko dute —Konspiratzaile baten memoriak—, Angel Amigoren lana. Egiguren da bertako protagonista; ETArekin izandako azken negoziaketen kontakizuna egiten du. Ondoren, solasaldi bat izango da biekin. Joan den irailean aurkeztu zuten Memorias de un conspirador.

Ernest Maragall Kataluniako Generalitateko kontseilari ohi eta PSCko zuzendaritzakide ohia ere izango da ekitaldian, baina hasieran baino ez, agenda arazoengatik, antolatzaileek esan dutenez. Gaur egun Nova Esquerra Catalana alderdiko presidentea da.

Ekitaldia 20:00etan hasiko da, Euskal Etxearen egoitzan —Arc de Sant Vicenç—.

Hilaren 1ean ekin zioten euskal zinema jaialdiari. Besteak beste, hilaren 15ean Gazta zati bat eskainiko dute eta 22an Barrura begiratzeko leihoak. 28an amaituko da (egitaraua).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.