Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria gaur 20:00etan Plateruena Durangoko Kafe Antzokian Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea elkarrizketatzekoa zen, baina saioa ez da egingo, Egiguren gaixorik baitago.
Gaur zortzi Bingen Zubiria kazetariak Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuari elkarrizketa egingo dio Plateruenean, eta hilaren 29an Iñaki Soto Gara-ko zuzendariak Pernando Barrena ezker abertzaleko kideari. Bi saioak 20:00etan hasiko dira.