BIKTIMAK

Jesus Garcia Ripalda omendu dute Donostian, hil zuteneko 40. urteurrenean

1975eko abuztuaren 31n hil zuen polizia batek, tiroz, Garmendia, Otaegi eta FRAPeko hiru militanteri ezarritako heriotza zigorraren aurkako protesta batean. Bideoa: Garcia Ripaldari omenaldia. [Youtube]https://youtu.be/t551YmbcPHc[/Youtube]

2015eko abuztuaren 31
09:00
Entzun

Garcia Ripalda zenaren adiskide eta senideek hura oroitu, eta "Poliziak etengabe eragiten zuen errepresioaren biktimek egia, justizia eta ordaina eskuratzeko eskubidea" aldarrikatu dute 13:00ean. Kaleko jantzitako polizia batek tiroz hil zuen leku berean omenduko dute; Donostiako Mirakruz eta Aita Larroka kaleen izkinan.

[Youtube]https://youtu.be/aFbbUT31xnY[/Youtube]

Euskadiko Mugimendu Komunistako kidea zen Garcia Ripalda, eta 23 urte zituen Poliziak tiroz hil zuenean. Espainiak heriotza zigorra ezarria zien Jose Antonio Garmendia, Angel Otaegi eta FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanzi, eta horren aurkako protesta egiten ari ziren Donostian, polizia batek sabelean tiro egin zionean.

Inor ez zuten epaitu Garcia Ripaldaren hilketagatik. Auzia "terrorismoarekin" lotu, eta artxibatu egin zuten. Donostiako Udalak 2011n eman zien hiriaren urrezko domina haren senideei.

Azken heriotza zigorren aurka protestan

Irailaren 27an fusilatu zituzten Otaegi eta FRAPeko hirurak, Jon Paredes Manot Txiki-rekin batera. Abuztuaren 31n, Garcia Ripalda hil zutenean, Garmendia, Otaegi, Baena, Sanchez Bravo eta Garcia Sanzi ezarria zieten heriotza zigorra. Garmendia, ordea, ez zuten fusilatu, haren osasun egoera zela-eta; bizi arteko espetxe zigorra ezarri zioten horren ordez. Txiki, ordea, ez zegoen Otaegi eta FRAPekoen auzi berean; irailaren 19an egin zuten haren aurkako gerra kontseilua, eta irailaren 26an ezarri zioten heriotza zigorra. Biharamunean fusilatu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.