Gizartea

Jesus Gutierrez izango da EAEko Adingabeen Defendatzaile berria

2008ko abenduaren 19a
12:47
Entzun
Euskadiko Haurren eta Gazteen Defendatzaile berria hautatu dute gaur Eusko legebiltzarrean: Jesus Gutierrez. Rafael Masa Jodra ordezkatuko du.

EAJ-EA-EBren eta EHAKren botoei esker atera da aurrera izendapena, gehiengo osoz. PPk, PSE-EEk eta Aralarrek kontrako botoa eman dute.

Gasteizko Udalean EBko sailburua zen orain arte Gutierrez. Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak proposatu zuen kargu berrirako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.