Jesus Loza izango da Elkarbizitzarako agintaria

Patxi Lopezek Eusko Legebiltzarreko indar politikoen ordezkariei eman die izendapenaren berri

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Jesus Loza Agirre legebiltzarkidea izango da Eusko Jaurlaritzako Elkarbizitzarako eta Memoriarako agindaria. Patxi Lopez lehendakariak atzo eman zien izendapen horren berri Eusko Legebiltzarreko indar politikoen ordezkariei, Lehendakaritzatik igorritako prentsa ohar baten arabera. Oharrean esaten denez, Lopezek uste du Jesus Loza «pertsona egokiena» dela eginkizun «garrantzitsu» horretarako, «bai bere ibilbide politiko eta profesionalagatik, bai eta terrorismoaren biktimekiko eta askatasunaren borrokarekiko erakutsitako konpromisoagatik ere».

Loza PSE-EEko legebiltzarkidea da, eta Legebiltzarreko Mahaiko lehen idazkaria. Terrorismoaren Biktimen eta Giza Eskubideen Bortxaketen Biktimen Legebiltzarreko batzorde txostengileko kide ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.