Ekialde Hurbila

Jihad Islamikoari egotzi dio Israelek Haifako erasoa, eta atentagilea emakumezko bat zela ziurtatu du

Gaur eguerdian Israelgo Haifa hiriko jatetxe batean atentatu suizida egin duena emakume palestinar bat zela jakinarazi du Israelgo Poliziako buruzagi batek. Halaber, atentatua Jihad Islamikoak egin duela adierazi dute iturri berberek. Haifako Maxim jatetxea jendez beteta zegoela zartarazi du lehergailua atentatuaren egileak, eta, ondorioz, 19 lagun hil dira —hiru ume ere bai tartean—, eta 50 bat dira zaurituak. Irailaren 9az geroztik palestinarrek egin duten lehen atentatu suizida da gaurkoa, eta Israelgo Gobernuak Jasser Arafaten aurka ekiteko aitzakia gisa erabil dezake.

2003ko urriaren 4a
18:19
Entzun
Lekukoen arabera, eztanda oso handia izan da eta jatetxea suntsituta geratu da. Haifa hiria israel iparraldean dago, eta Maxim jatetxea, berriz, hondartza inguruko auzoan.

Palestinarrek iragan irailaren 9an egin zuen azkeneko aldizatentatu suizida bat. Orduko hartan, bi eraso egin zituzten batera, bat Jerusalemen eta bestea Tel Aviven, eta 15 lagun hil ziren guztira.

Atentatu bikoitz haren ostean, Jasser ArafatPAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea erbesteratzeko edo "suntsitzeko" presto zegoela adierazi zuen Ariel Sharon Israelgo lehen ministro eskuindarraren Gobernuak. Nolanahi ere, nazioarteko komunitatearen presioaren ondorioz, atzera egin zuen. Dena den, Arafaten aurkako neurriak palestinarren beste erasoren bat gertatzen zenean hartuko zituela iradoki zuen Sharonen Gobernuak. Beraz, gaurko erasoa balia dezake Arafaten aurka egiteko aitzakia gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.