Jimenezek azaldu duenez, Nafarroako funtzionarioei ez diete lanaldia luzatuko

Erredakzioa
Iruñea
2012ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
«Beharrik ez dago, eta baztertuta geratu da neurri hori». Nafarroako Gobernuak ez die lanaldia luzatuko funtzionarioei, Roberto Jimenez Administrazio Publikoetako kontseilariak jakinarazi duenez. Haren esanetan, Iruñeko gobernua ez dago behartuta Espainiako Gobernuak egindako proposamena betetzera, eta neurri hori ez du bere egingo. «Lanaldia antolatzea guri dagokigu, eta ez dugu esku sartzerik onartuko».

Madrilgo gobernuaren neurria ezarriz gero, orain baino 50 minutu gehiago egin beharko lukete astean Nafarroako funtzionarioek. Hutsala da hori, Jimenezen iritzian: «Hamar minutu gehiago egunean. Produktibitateari dagokionez, antzeman ere ez litzateke egingo. Gastuan ez litzateke asko aurreztuko». Areago, langabezia gehituko lukeela ohartarazi du. Espainiako Gobernuaren jarrera salatu du, bidenabar; dekretuen bitartez «kolpeka» gobernatu nahian aritzea leporatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.