Nafarroako gobernu krisiaren inguruko ikuspuntuak egunero aldatzen ari dira komunikabideetan, baina bi protagonistek, UPNk eta PSNk, bereari eusten diote. Ez batak ez besteak ez dute amore eman. Roberto JimenezPSNko idazkari nagusiaren arabera, egoerak «ostiralean bezala jarraitzen du». Herenegun Ferrazen akordioa lortzearen aldeko nahia agertu ondotik, berriro ere azpimarratu du UPNri dagokiola urratsa egitea eta 132 milioi euroko gastu murrizketa atzera botatzea. Aurreko egunetan egin bezala, kontuen gaineko «ziurtasuna» eta alderdien arteko leialtasuna aldarrikatu du.
Jimenezek errepikatu du UPNk foru agindua atzera bota behar duela, eta gaineratu du gobernu krisiak ezin duela gehiegi iraun. Ostiralean gertatukoari buruzko azalpenak eman ditu: «Ostiralean fusilatuen elkarteekin nuen bilera batetik aterarazi ninduten, eta egoera kaotiko baten berri eman zidaten. Ekonomia Ministerioaren ohartarazpena jaso genuela eta defizitean azkenak ginela esanez. Lehen unean, ontzat jo nuen esku hartuak izango ginela esan zidatelako, baina egiaztatu nuenean ez zela horrela, exijitu nuen foru agindua ez sinatzeko. Sinatzeko zegoen une horretan».
Jimenezek dio gobernu krisiak «ostiralean bezala» jarraitzen duela
PSNk berretsi du akordioa egiteko UPNk atzera bota behar duela 132 milioiko gastu murrizketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu