Txentxo Jimenez Nafarroako Aralarreko koordinatzaileak Onda Vascan esan du beharrezkoa dela NaBai, EA, Alternatiba eta ezker abertzalearen arteko "hauteskundeetarako kolaborazioa". "Maiatzeko hauteskundeetan aurrera salto handia eman da NaBai eta Bilduren presentzia indartsua sendotuz; Espainiako hauteskunde orokorrak aukera paregabea dira indarrak bildu eta Madrilera Nafarroako ahalik eta ordezkaritza handiena eramateko", esan du Jimenezek.
Jimenezen ustez NaBaik "berehala" hasi behar luke proposamena hausnartzeko eztabaida; EAJ eta independienteek koalizio hori "aukerarik onena" dela ulertuko dutela espero du.
Aralarreko koordinatzaileak argitu du ez dela oraindik proposamena kontrastatzeko kontakturik egon eta, abuztuan gertatu denez, onartu du, ez dela NaBaiko kideen artean proposamena hausnartzeko beharrezkoa den eztabaida garatu, ez baita horretarako denborarik egon.