Joan Mari Irigoien idazle altzatarrak (Donostia), bere liburu berria, Bestea da mundua aurkeztuko du heldu den irailaren 4an. Aurkezpen zereginetan Xabier Mendiguren Elkarreko arduraduna eta idazlea izango du lagun. Goizeko 11:00etan emango dute jendaurrera, Donostiako Elkar Aretoan.
Francoren diktaduraren bukaeran hasi zen idazten Irigoien, eta euskal literatura berria deitutakoan dagoen egilerik garrantzitsuenetakoa da. Bi ildo nagusi jorratu ditu bere ibilbidean: eleberria, poesia eta haur eta gazte literatua. Horrez gain, Lope Agirre konkistatzailearen biografia idatzi zuen, 1979an. Bere libururik ezagunenak Oilarraren promesa, Babilonia, Lur bat haratago eta Udazkenaren balkoitik dira.
Kultura
Joan Mari Irigoienek 'Bestea da mundua' liburua aurkeztuko du irailaren 4an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu