Gaur goizerako deia egina zuen Baltasar Garzon epaileak Olanori deklarazioa hartzeko. Bi minutu laburrean azaldu dizkio Garzonek hura atxilotzeko agintzeko erabili zuen autoa. Olanok ez du epailearen aurrean hitzik esan nahi izan. Ondoren, fiskalak hartu du hitza. Fiskalak ETAko kide izatea leporatu dio AABetako kideari, eta ihes egiteko arriskua sumatzen zuenez, baldintzarik gabe espetxean sartzeko eskatu dio Garzoni. Auzitegi Nazionaleko epaileak Olanoren aurkako espetxe zigorra berretsi du.
Baltasar Garzon epaileak 2001eko urrian agindu zuen Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurkako polizia operazioa. Operazio horretan hamabi lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Olano ez zuten atxilotu, ez baitzegoen etxean. Orduan, Garzon epaileak Olanoren aurkako nazioarteko bilatze eta atxilotze agindua eman zuen, eta agindu hori betez, 2001eko abenduaren 3an atzeman zuten jendarmeek Baionako jatetxe batean bazkaltzen ari zela.
Pasa den ostegunera arte, Pabetik gertu dagoen Gradignaneko espetxean izan dute preso Joan Mari Olano, egun horretan estraditatu baitzuten Frantziako agintariek Olano Espainiara. Soto del Real espetxean sartu zuten.
Olano auzia
Joan Mari Olanoren aurkako espetxe zigorra berretsi du Garzon epaileak
Joan Mari Olano Amnistiaren Aldeko Batzordeetako bozeramaileak ez du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aurrean deklaratu nahi izan eta fiskalaren eskariz, baldintzarik gabeko espetxe zigorra ezarrita, Soto del Real espetxera eraman dute berriz ere Olano. AABetako kideak Gradignango (Frantzia) espetxean egon da 2001eko abenduaren 3an Baionan atxilotu zutenetik, eta pasa den ostegunean Espainiaren esku utzi zuen Frantziak, Auzitegi Nazionalean epaitua izan dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu