Joane Somarriba euskal txirrindulariak podiumean egotea gustatuko litzaiokela adierazi du gaurko etapa irabazi ondoren.
Atzoko etapa Olga Zabelinskaia errusiarrak irabazi zuen.
Gaurko etapa bukatuta Tourreko partaideek Nizara eramango dituen ferry-a hartuko dute. Horrela biharko etapa Fayence eta Valberg herrien artean izango da, eta txirrindularieek Alpeetan egoteko aukera izango dute. Froga garrantzitsua asteazkenekoa izango da. Txirrindulariek d'Allos eta Vars mendateak igo beharko dituzte. Bi mendate hauek kategori altukoak dira.
Emakumezkoen Frantziako Tourra
Joane Somarribak 2003ko Tourreko bigarren etapa irabazi du
Joane Somarribak, Sopelako txirrindulariak, emakumezkoen Frantziako Tourreko bigarren etapa irabazi du. 106 kilometrokoa izan da gaurko etapa, eta Corte eta Saint Florent herrien artean izan da. 2003ko Tourra atzo hasi zen Sartenen, eta abuztuaren 17an bukatuko da Parisen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu