Joanmari Larrarte BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria hunkituta hitz egin du Lizarribarren inguruan. Bere bizitza osoan gizon handia izan dela esan du BerriaTBri egindako adierazpenetan. Esparru askotan ibili zela nabarmendu du, baina batez ere Euskal Herriaren aldeko nekaezin bat izan dela azpimarratu du: "Euskaltzalea, kultura, kultur sustatzilaea, eta guk berarekin lan egiteko aukera izan dugu, ohorea eta zoriona".
BERRIAn hasieratik egon zen Lizarribar: "Hamar urte egin ditugu elkarrekin eta asko izan dugu ikasteko Joxanen eskutik". Horren adorea eta animoa geratzen dela adierazi du Larrartek aurrera egiteko. "Ez dugu ahaztu behar 2003an zer momentu zailetan esan zuen baietz, izango zela BERRIA proiektuko lehendakari, jakinik ere horrek zer nolako erantzukinzunak zituen eta zer nolako ondorio izan zitzakeen egoera politko horretan".
Hori Euskal Herria benetan sentitzen duen batek bakarrik egin dezakela esan du Larrartek, eta Euskal Herria gauza askoren gainetik jar dezakeen batek. "Hori izan da Joxan". Orain Lizarribarren onena gogoratu eta bere animoarekin lanean segitzea geratzen dela gaineratu du Larrartek: "Bere espirituari eustea eta etorkizuna izan badugula pentsatzea eta etorkizun hori egin egingo dugula pentsatzea, eta denon artean egitea".