Vint anys no es res (2004) filma izan da egin duen azken lana Joaquim Jordak, eta hartan Espainiako Trantsizioaren irakurketa ez-ofiziala proposatu zuen. Jose Luis Guerinekin batera bera izan da Kataluniako zinema aretoetan dokumentalak lekua izan dezan errudun.
1935eko abuztuaren 9an jaio zen Jorda, Gironan, eta Bartzelonako eskolako ideologoa izan zen. Irakasle, itzultzaile eta gidoi egileak hamalau film egin zituen. Gizarte arazoak aurkeztea izan da bere zeregina hasiera-hasieratik. Lehen filma 1960an egin zuen, eta orduan ere zentsurak film jasanezina zela esan zuen.
kultura
Joaquim Jorda zinemagile katalana hil da
Gibeleko eta pankreetako minbizia zuen Joaquim Jorda zinemagileak, eta 70 urterekin hil da gaur. Bartzelonako eskolako ordezkari nabarmenetakoa izan da Jorda, eta 60ko hamarkadan Kataluniako zinemagintza irauli zuen. =iNumax presenta=i, =iEl encargo del cazador=i, =iMones con Becky=i eta =iDe nens=i dira bere film ezagunenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu