Esate batera, “Parot doktrinari” buruzko azken epaia sala honek emana da —Gimenezen desadostasunarekin—, Haika-Segi auziaren epaiari buruzko helegiteaz erabaki beharko du aurki eta gainerako sumarioetan ere hala egitea egokituko zaio, epaiei helegiteak jarriz gero.
Auzitegi Gorenaz ez ezik Auzitegi Nazionalaren jardunaz ere mintzatu da Gimenez elkarrizketan, baita epaileek euskal gatazkaren konponbiderako prozesuan duten jarreraz, eta izan beharko luketenaz.
Aurrerapena
Joaquin Gimenez magistratuarekin elkarrizketa, igandeko Berria-n
Joaquin Gimenezek 18 urte egin zituen Euskal Herrian epaile, Bizkaiko Auzitegian eta Donostian, duela zortzi urte Madrilera joan zen arte, Espainiako Auzitegi Goreneko zigor arloko bigarren salara. Sala honi dagokio, hain zuzen ere, euskal gatazkarekin zerikusia duten gaietan Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiei buruzko ebazpenak ematea, kasazio helegiteak jartzen direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu