Politika

Jokabide hipokrita izatea egotzi dio Zenarrutzabeitiak PSOEri

Barajasko atentatuaren ondoren sozialisten eta ezker abertzalearen arteko harremanik ez dela izan ziurta dezakeen galdetu dio Jaurlaritzako lehendakariordeak Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiari.

2007ko otsailaren 2a
18:11
Entzun
Jaurlaritzak, eta zehazki, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Batasuneko buruzagiekin izan dituen harremanak epaitzean "hipokresiaz" aritzea leporatu dio Zenarrutzabeitiak Lopezi. Izan ere, abenduaren 30ean ETAk Barajasen atentatua egin ostean Batasunarekin eta ezker abertzalearekin harremanetan izatea ez dela zilegi esan zuen atzo EAEko sozialisten buruak.

Hori dela eta, atentatuaz geroztik ezker abertzaleko kideekin PSOEk eta PSE-EEk ez dutela harremanik izan ziurta dezakeen galdeltu dio Zenarrutzabeitiak. "Lopezek ziurta dezake PSE-EEk edo PSOEkez dutela harremanik izan ezker abertzalearekin abenduaren 30az geroztik? ", esan du ETB2ko El Punto saioan. "Gutxienez, lehendakariak argitan eta takigrafoarekin egin ditu bilera horiek, eta horregatik dago orain akusatuen aulkian. Argi eta garbi esan duelako herri honen arazoei irtenbide bat bilatzeko, bakea lortzeko, ezinbestekoa dela elkarrizketa".

ETAk martxoaren 22an su-etena aldarriaktu aurretik PSOEk eta PSE-EEk ezker abertzalearekin harremanik zutela ukatu egiten zuten Zenarrutzabeitiaren arabera, eta, gero, ordea, bilera haien xehetasun guztiak azalerazi zituzten su-etenaren lorpena bideratu zutela aditzera emateko. "Ikuspuntu horretatik PSEk harreman horiek ukatu bazituen, eta gero onartu, gai da orain ez duela harremanik izan abenduaren 30aren ondoren? Gutxienez, ez dezatela adierazpen hipokritarik egin", azpimarratu du.

Horrez gain, lehendakariari babesa emateko egin zen manifestazioaren harira PSE-EEk egindako kritikei ere erantzun die, eta gai horretan ere sozialistak hipokresiaz jokatzen ari direla iritzi dio. Izan ere, PSOEko eta PSEko buruek manifestazioaren kontra egin dute, antolatzaileak botere judizialean esku hartu nahian zebiltzala argudiatuta. Zenarrutzabeitiak erantzun die 1998an Barrionuevo eta Vera PSOEko gobernuetan agintari izanak diru gordeengatik eta GALengatik espetxeratu zituztenean, PSOEko buruzagitzak protesta ekintza ugari antolatu zituela Guadalajarako (Espainia)kartzelan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.