Urteko batzarra egin du gaur Bilbon, Euskalduna Jauregian, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Euskal Udalel Elkarteak (Eudel), eta presidente berria hautatu dute: Jokin Bildarratz EAJko kidea. Gaur emandako 700 botoetatik 666 jaso ditu. Bizkartzanekin dabiltzan hautetsiekiko “konpromisoa” agertu du.
Karmelo Sainz de la Maza jeltzalea zen aurreko lehendakaria; Leioako (Bizkaia) alkatea zen orduan eta urteetan izan da Eudeleko buru.
2003. urtetik Tolosako (Gipuzkoa) alkatea da Bildarratz (1963). Azkeneko udal hauteskundeetan gehiengo osoa lortu zuen –EAE-ANV baliogabetua zegoen-, 3.203 boto jasota. Eudelen aurreko zuzendaritzako kidea zen, eta Gipuzkoatik Espainiako senatari ere izana da.
Zuzendaritza berria ere aukeratu dute, eta EAJk gehiengo osoari eutsi egin dio. Lehen, hamabi ordezkarietatik zazpi zituen EAJk, PSE-EEk hiru, eta PPk eta EAk bana. Orain, hamabost kidek osatzen dute agintaritza, eta EAJk bederatzi dauzka, PSE-EEk bost eta EAk 1. PPk, beraz, galdu egin du ordezkaria; Alfonso Alonso Gasteizko orduko alkatea zen PPren kidea Eudelen.
Aurreneko lehendakariorde Tontxu Campos Barakaldoko (Bizkaia) PSE-EEko alkatea hautatu dute, eta bigarren lehendakariorde Pablo Isasi Amurrioko (Araba) EAko alkatea.
1982an sortu zuten elkartea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalei indar handiagoa eman asmoz.
Udalak
Jokin Bildarratz da Eudeleko presidente berria
EAJren kidea Tolosako alkatea da 2003tik. Alderdi jeltzaleak gehiengo osoari eutsi egin dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalen elkartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu