Atxiloketak

Jokin Zerain eta Ander Arrue espetxera bidali ditu epaileak

Asteartean atxilotu zituen Ertzaintzak Gasteizen, kale erasoekin zerikusia izan dutelakoan.

2009ko ekainaren 5a
18:20
Entzun
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali ditu gaur Jokin Zerain eta Ander Arrue, kale erasoekin lotuta. Ertzaintzak asteartean atxilotu zituen, Gasteizen, arrazoi bera egotzita. Bi atxilotuak inkomunikatuta eduki ditu Poliziak eta adierazi dutenez tratu zuzena jaso dute.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dio Soto del Realera (Espainia) eraman dituztela.

Gaur, 20.00etatik aurrera manifestazioa egingo dute Gasteizen, Andra Mari Zuriaren enparantzatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.