Bullyinga

Jokinen senideei babesa eman diote Hondarribin

Ustez eskolan egiten zioten jazarpenak akituta bere buruaz beste egin zuen Jokin Zeberio gaztearen familiari elkartasuna adierazteko, gaur Hondarribian (Gipuzkoa) manifestazioa egin dute. Hondarribiko kaleetan manifestariek ikaskideen artean gertatzen den jazarpenari bullyinga-ri aurre egiteko neurriak eskatu dizkiete agintari politiko eta instituzioei. Zentzu horretan, 'Berriro gerta ez dadin' izan da manifestazioaren leloa eta pankarta nagusia Jokinen etxekoek eraman dute.

2004ko urriaren 30a
17:10
Entzun
Jokinen eta bere senideen lagun talde batek antolatu du manifestazioa. Familiaren lagunen izenean Jose Manuel Susperregi EHUko irakaslea, manifestazioa antolatzeko arrazoiez mintzatu zen: «Jokinen heriotzatik gaur arte isiltasuna izan da nagusi. Denbora dezente igaro da, eta gizarte eragileek ez dute ekimenik antolatu familiari elkartasuna adierazi eta arazoaren aurka protesta egiteko. Halakorik izan ez denez, manifestazio hau antolatzea erabaki dugu, familiarekin harmonian eta bere onespenarekin». Bere esanetan, «isiltasunak» ez du ikaskideen artean gertatzen diren erasoen arazoa konponduko eta ekimen honek «konponbidearen hasiera» ekar dezake. Manifestazioaren helburu nagusia Jokinen sendiari elkartasuna adieraztea bada ere, jazarpena jasaten duten beste gazteei ere babesa eman nahi diete antolatzaileek, «beren bakardadeetatik ateratzen laguntzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.