urteurrena

Jon Anzaren aldeko ekitaldia egingo dute gaur Urruñan

Apirilaren 18an bete ziren bost urte desagertu zela; bi urte geroago agertu zen haren gorpua, Okzitaniako Tolosan. 'Egia nahi dugu' lelopean bilduko dira.

Askatasunaren prentsaurrekoa, Anzaren desagerketa salatzeko, 2011n. GAIZKA IROZ
2014ko apirilaren 25a
11:13
Entzun

Apirilaren 18an desagertu zen Jon Anza. 2009an. Bost urte geroago, deus gutxi argitu da, eta, aldiz, zalantzak eta susmoak areagotu dira. 2010eko apirilaren 11n jakin zen ofizialki Anzaren gorpua Okzitaniako Tolosa hiriko Purpan erietxean zegoela.

Hura desagertu zenetik bost urte igaro direla-eta, ekitaldi batera deitu dute Urruñako plazan (Lapurdi). 20:00etatik aurrera egingo dute ekitaldia, Egia nahi dugu lelopean.

Hilabeteko azken ostiralero, Hendaian bildu ohi dira euskal presoen eta iheslarien alde. Anzaren aldeko ekitaldia dela-eta, Urruñan egingo dute Hendaian egin ohi duten elkarretaratzea, 19:00etan, biribilgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.