Osny espetxeko (Frantzia) euskal presoek Jon Anzaren desagerpena salatzeko ostegunean gose grebari ekin zioten. Greba datorren ostegunera arte luzatzeko asmoa dutela adierazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM).
Atseden orduetan elkarrataratzeak eta ekimenak egiten ari direla jakinarazi du AAMk.
Apirilaren 18az geroztik inork ez daki non den Anza preso ohi eta militantea. Egun hartan hitzordua zuen Tolosan (Okzitania) ETAko talde batekin -honek gero jakinarazi zuenez-, baina ez zen agertu. Ahetzen (Lapurdi) bizi zen duela sei urtetik. Aurretik, preso egon zen 21 urtean, ETAko kide izateagatik.
politika
Jon Anzaren desagerpena salatzeko gose greba hasi dute Frantziako espetxe bateko euskal presoek
Pasa den ostegunean ekin zioten grebari Osny kartzelan dauden presoek, eta datorren ostegunean amaitzeko asmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu