politika

Jon Anzaren desagerpena salatzeko manifestazio nazionala egingo dute gaur zortzi Donostian

Boulebarretik irtengo da martxa, 17:30ean, 'Non dago Jon?' lelopean.

2009ko ekainaren 6a
14:36
Entzun
Jon Anza (Donostia, 47 urte) euskal militantearen desagerpena salatzeko manifestazio nazionala egingo dute hurrengo larunbatean Donostian. Boulebarretik irtengo da martxa, 17:30ean, Non dago Jon? lelopean.

Apirilaren 18az geroztik ez dago Anzaren berririk. Egun horretan Baionako geltokian Okzitaniako Tolosara joateko trena hartzekoa zen. Geroztik, senideek ez dute ordea haren berririk.

ETAk esan zuen bere kide batzuekin hitzordua zeukala hark Tolosan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.