jon anza auzia

Jon Anzaren familiakoei etzirako hitzordua eman die auziko epaileak

Okzitaniako Tolosako Auzitegian izango dute bilera. Preso ohiaren senitartekoek duela hilabete salatu zuten Frantziako Justiziak ez diela azalpenik eman.

2012ko maiatzaren 28a
11:10
Entzun

Jon Anza euskal preso ohia desagertu eta hil zenetik hiru urte pasatu direnean, haren senitartekoei hitzordua eman die Anza auzia daraman Myriam Viargues epaileak. Asteazkenean izango dute bilera, Okzitaniako Tolosako Auzitegian.

Anza desagertu zenetik Frantziako Justiziak ez die azalpenik eman haren senitartekoei, eta hain justu, horixe salatu zuten joan zen hilean eman zuten prentsaurrekoan. Erantzuteke galdera asko dituztela ohartarazi zuten, eta hori hala izaterik ez zutela onartuko gaineratu. Behar bezala ikertu gabe auzia ixteko arriskua dagoela ere esan zuten, kezka handiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.