PoLITIKA

Jon Anzaren gorpua ostiralean ekarriko dute Euskal Herrira

Familiak eskatutako azken azterketak egin ondoren ekarriko dute, =lKazeta.info==http://www.kazeta.info/euskalherria/jon-anzaren-gorpua-heldu-den-larunbatean-ekarriko-dute-euskal-herrira/=l-k jakinarazi duenez. Ezker abertzaleak larunbatean Ziburun egingo zaion omenaldira joateko deia egin du.

2010eko uztailaren 20a
20:18
Entzun
Familiak eskatutako azken azterketak egin eta Jon Anzaren gorpua ostiral honetan ekarriko dute Euskal Herrira, Kazeta.info-k jakinarazi duenez. Okzitaniako Tolosako auzitegiak zabalik duen ikerketa amaitu gabe dagoelako ezin izango da gorpua erraustu. Baina, epaileak ezarritako baldintzak onartuta, ETAko militantearen gorpua Euskal Herrira ekartzea erabaki du familiak.

Ezker abertzaleak larunbat arratsaldeko bostetan Jon Anzari Ziburuko plazan eskainiko zaion omenaldi-manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du, Jon, agur eta ohore gudari lelopean.

Martxoaren 11n agertu zen ETAko militantearen gorpua Tolosako (Frantzia) morgean, urtebetez desagertuta egon ostean. Ordutik, Frantziako Justiziak hainbat proba gehiago egin dizkio Jon Anza zenaren gorpuari, familiaren eskaria aintzat hartuta. Proba guztiak instrukzio epailearen zaindaritzapean egin dira. Izan ere, familiak ez du hastapenetik ontzat eman lehen autopsian iragarri zuten heriotza naturalaren tesia. Baionako prokuradore Anne Kayanakisek ez zuen onartu azterketa horretan familiaren konfiantzazko medikua presente izatea.

Jon Anza 2009ko apirilaren 18an desagertu zen. Apirilaren 30ean agertu zen Tolosako Hippopotamus jatetxearen aitzinean, konortea galdurik. Osasun zerbitzuek Rangueil erietxera eraman zuten, eta han hil zen, maiatzaren 11n. Purpan gorputegian egon zen Anzaren gorpua, nortasuna zehaztu gabe. Hamar hilabete geroago, 2010eko martxoaren 11n, jakinarazi zuten gorpu hura Jon Anzarena zela. 


Anzaren desagerpenaren gibelean gerra zikina zegoela esan du familiak lehen unetik. Gorpua azaldu ondoren, Anza desagerturik eta ustez bizirik egon zen hamaika egunetan zer gertatu den azaltzea eskatu dute senideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.