auzitegiak

Jon Anzaren heriotza salatzeagatik epaitua

Polizia indarrak iraintzea leporatzen dio Fiskaltzak Garbiñe Alkizari.

2012ko urtarrilaren 11
14:50
Entzun

Garbiñe Alkiza, Jon Anza zenaren senidea epaitu dute gaur Donostian. Polizia indarrak iraintzea leporatzen dio Fiskaltzak Alkizari.

Anza ETAko kidearen hilotza 2010ko martxoan agertu zen, Okzitaniako Tolosako ospitale bateko gorputegian, militantea hilabeteetan desagertuta egon ostean. Handik egun gutxira heriotza salatzeko manifestazio bat antolatu zuten Donostian, eta orduan esandakoengatik epaitu dute gaur Garbiñe Alkiza.

Haren aurkako 2.500 euroko isuna eskatu du fiskalak.

Auzitegi kanpoan izan da BERRIA Telebista.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.