Etxerat elkarteak jakinarazi du "funtzionario baten axolagabekeriagatik" Jon Bienzobas euskal presoa osasun arazo batengatik "muturreko egoera" batean egon dela, "bizia arriskuan" izateraino.
Azaroaren 13an sudurreko ebakuntza bat egin zioten Bienzobasi. Dena ondo atera zela dio Etxeratek, baina presoa handik dozena bat egunera, Saint Maur (Frantzia) espetxean zela, sudurretik odoletan hasi zela, behin baino gehiagotan. Elkarteak aipatu du kartzelako funtzionario arduradunak ez ziola kasurik egin egoerari, eta presoa oso une "kritikoan" egon zela. Azkenean Chateauroux ospitaleko larrialdietara eraman zuten.
"Odola isurtzen hasi zenetik ospitalera eraman zuten arte 11 ordu igaro ziren, eta 11 ordu horietan espetxeak Jon Bienzobas odolusten utzi zuen, jakinda egun batzuk lehenago sudurreko ebakuntza bat izan zuela", dio elkarteak.
Etxerat-ek salatu du bistan delaeuskal presoen osasun eskubideak ere urratu egiten dituztela.