Euskal presoak

Jon Bilbao Moro, 27 urte kartzelan

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dio 2002tik kalean beharko lukeela. Igandean haren aldeko omenaldia egingo dute, Erandion.

2009ko urtarrilaren 15a
14:21
Entzun
Gaur bete ditu Jon Bilbao Morok (1955; Erandio, Bizkaia) 27 urte preso, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gogoratu duenez. Astrabudua auzokoa da, eta igandean omenaldia egingo diote, 13:00etatik, Josu Murueta enparantzan.

AAMk jakinarazi du 2002tik kalean egon behar lukeela Bilbaok. Laster ebakuntza egingo diote.

ETArekin lotura zuelakoan, 1982ko urtarrilaren 15ean atxilotu eta bederatzi egunez eduki zuten inkomunikatuta. AAMk dio torturatu egin zutela. Ondoren sartu zuten espetxean.

Sakabanaketaren ondorioz, hainbat eta hainbat kartzelatan eduki izan dute, eta gaur egun Alacanten (Herrialde Katalanak) dago, Fontcalent espetxean, herritik 750 kilometrora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.