Hilabete igaro da Jon Bilbao Morok Alacanteko Foncalet espetxea (Herrialde Katalanak) utzi zuenetik. Lagun eta adiskideen ongietorria asteotan jaso badu ere, atzo omenaldi berezia egin zioten Erandioko bizilagunari.
Bilbaok bizitza erdia baino gehiago kartzelan egin duela gogorarazi zuten. Azaroan 55 urte beteko ditu, eta, horietatik, ia 29 ziegan pasatu ditu. Askatasunaren alde eman duenagatik, berarekin «zorretan» daudela esan zioten ordubete inguruko ekitaldian, Astrabudua auzoan.
Haren senideak eta beste preso ohi batzuk ondoan zituela, agur dantza, bertsoak eta loreak eskaini zizkioten.
Jon Bilbao Moro omendu dute Astrabuduan
Irailaren 12an askatu zuten Erandioko bizilaguna, ia 29 urteko espetxealdia bete ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu