Heriotza

Jon Cortina jesulagun engaiatua hil da

Urte askoan El Salvadorren behartsuenen eta justiziaren alde hainbeste lan egindako Jon Cortina jesulaguna hil da. Duela 71 urte Bilbon jaio zen Cortina, baina 1955etik El Salvadorren bizi zen. Hil, berriz, Guatemala hiriburuko erietxe batean zendu da, iragan azaroan burmuinean isuri bat izan ostean oso larri baitzegoen. 1989an San Salvadoren hil zituzten Ignacio Ellacuria eta beste bost lagunen kidea zen. Azken urteetan El Salvadorko gerran desagertutako umeen bila aritu zen.

2005eko abenduaren 13a
12:56
Entzun
Lan hori egiteko Asociacion Pro Busqueda (Bilaketarako Elkartea) sortu zuen, eta 1980tik 1992ra El Savadorren izandako gerran galdutako hainbat ume berriro beren familietan txertatzea lortu zuen. Finean, Askapenaren Teologia oinarri hartuta, giza eskubideen alde aritu zen buru-belarri, gerraren zamarik bortitzena pairatu zuten behartsuei jazotakoa ahanzturan eror zedin galarazten eta boteretsuen zigorgabetasunaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.