Euskal presoak

Jon Enparantza aske geratuko da, 25.000 euroko bermearekin

Bihar bertan atera daiteke espetxetik; 2014ko urtarriletik dago preso, eta bakartuta eduki dute denbora osoan.

2016ko martxoaren 10a
07:20
Entzun

2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zuten Enparantza, beste zazpi lagunekin batera, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekari taldeko izatea egotzita. Eta ordutik orain arte, "erabat bakartuta" eduki dute. "Muturreko arrisku arrazoiengatik" daukate egoera horretan, espetxe zuzendaritzak hala erabakita. Bihar aterako da espetxetik, baldintzapean, 25.000 euroko bermea ordainduta.

Egoera salatzeko, auzitara jo zuten haren senitarteko eta lagunek. 511 salaketa jarri zituzten, Segoviako (Espainia) espetxean bakartuta 511 egun egin zituenean. Hango zuzendariaren eta Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusiaren aurka jarri zituzten salaketak, prebarikazioagatik.

Hain justu gaur, elkarretaratzea egin dute Enparantza aske uzteko eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.