Frantziako Poliziak errepide kontrol batean Jon Garcia Gaztelu atxilotu du gaur goizeko bederatzietan Donibane Lohizunen (Lapurdi), 1987ko kanporatze agindua dela-eta. Arratsaldean bertan Espainiaren esku utzi dute, laurak aldera, Biriatun. Irungo (Gipuzkoa) polizi-etxera eraman du Espainiako Poliziak, aztarnak hartu dizkiote nortasuna egiaztatzeko, eta kargurik gabe libre utzi dute.
Askatasunak eguerdian esan du Jon Garcia Gazteluk "bizimodu normala" daramala duela urte batzuk Mexikotik itzuli zenetik; "iheslari politiko" gisa egon zen Mexikon, Askatasunak esan duenez.
Galdakaokoa (Bizkaia) eta 48 urte ditu.
Atxiloketa
Jon Garcia Gaztelu libre utzi dute, kargurik ez duelako
Frantziako Poliziak goizean atxilotu du, Donibane Lohizunen, eta arratsaldean Espainiaren esku utzi dute. Segituan utzi dute aske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu