Jon Iñarrituk dio EAEko PPk espetxe aldaketak iragarri dizkiola Aralarri

2012ko otsailaren 1a
12:58
Entzun

Jon Iñarritu Aralarreko kide eta Amaiurreko diputatuak jakinarazi du EAEko PPk Aralarrekin azaroan egindako bileran iragarri ziela espetxe politikan aldaketak egingo dituela Espainiako Gobernuak, baina honek "denbora pixka bat" beharko duela.

"Esan ziguten sektore batzuen erresistentzia izango dutela", adierazi du Iñarrituk gaur Infozazpi irrati katean. Honen ustez, sektore horiek Espainiako eskuin muturra eta hedabide batzuk dira.

PPk Espainiako hauteskundeak irabazi eta egun batzuetara izan zen aipatutako bilera. Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea eta Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea izan ziren buruak, eta han zen Iñarritu bera ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.