Jon Igor Urresti espetxeratzeko agindu du Gomez Bermudez epaileak

ETAri laguntza ematea leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Ondarroako herritarrari

Erredakzioa
2012ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudez epaileak espetxeratu egin du Jon Igor Urresti, hiru eguneko inkomunikazioaren ostean. Asteazken goizaldean Ondarroan atxilotu zuen Espainiako Poliziak, ETAri laguntza ematea leporatuta, eta epaileak sekretupean ezarri zuen ikerketa.

Gomez Bermudezek atzo hartu zion deklarazioa Urrestiri, eta «erakunde terrorista bati laguntzeaz» akusatuta dagoela adierazi zion.

Urrestiren lagunek, berriz, babesa eta elkartasuna adierazi diote atxilotuari, eta nabarmendu dute hari leporatzen diotena «absurdoa, surrealista eta zientzia fikziozko filmik txarrena baino eskasagoa» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.