Jon Juaristiren «pasioa» baloratzekoa dela defendatu du Urgellek

Euskararen Aholku Batzordeko kideak Kultura Sailak «bere kabuz» izendatu dituela nabarmendu du

Jon Rejado.
Gasteiz
2011ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordeko kideak bertako kide izan aurretik euskarari buruz egindako kritiketan «pasioa» dagoela adierazi du Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak; «baloratzekoa» dela nabarmendu du. «Ez du axolagabetasunik, eta kritiketan pasio handia jartzen du». Kultura Sailak kritikak egiteko «bestelako moduak» gustukoago dituela onartu du. Hala ere, Jon Juaristiren aurretik, «modu zakarrak» erabili izan dituzten pertsona gehiago ere izan direla ohartarazi du.

Jon Juaristi, «euskara iraindu eta mespretxatu» duen idazlea, Euskararen Aholku Batzordean sartzeari buruzko argibideak eskatu zizkion Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak atzo Urgelli. Sailburuak esandakoen eta egindakoen artean dagoen aldea nabarmendu zuen, eta kanpotik heldutako zalapartari aurre eginez epe laburrean «lan serioa» egin dela gogorarazi zuen. Bide batez, izendapenak Kultura Sailak «bere kabuz» egin dituela zehaztu zuen, ezkutuko hitzarmenen baten emaitza direla ukatuz.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren lekukoa hartuko duen ekintza mapa lantzen ari da orain Euskararen Aholku Batzordea, Euskara 21 lantaldeak hautatu ildoak oinarri hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.