Euskal presoak

Jon Lizarribar presoa aske utzi dute

Urnietarra Herrialde Katalanetan, Jonquerako muga administratiboan utzi du libre Frantziako Poliziak, sei urteko espetxe zigorra beteta. Espainiako Poliziaren esku utziko zuten beldur, 23 egun eman ditu gose greban. 20:00etatik egitekoak ziren lehen harrera, bere herrian.

2009ko otsailaren 4a
21:53
Entzun
Jon Lizarribar Lasarte presoa Herrialde Katalanetan, La Jonquerako muga administratiboan utzi du libre gaur eguerdian Frantziako Poliziak, sei urteko espetxe zigorra beteta, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Espainiako Poliziaren esku utziko zuten beldur eta "torturatua izateko arriskuez ohartarazteko", 23 egun eman ditu gose greban Urnietako (Gipuzkoa) presoak.

Lizarribar 2004ko urriaren 19an atxilotu zuten Frantziako Jendarmeek, ETArekin harremanak izatea leporatuta. Sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten epaiketan. Zigorra gaur bete du, eta kanporatua izan ondoren aske gelditu da La Jonquerako mugan (Girona, Herrialde Katalanak). Kanporaketaren aurka 23 egun egin ditu gose greban, "Espainiako polizien eskuetan erortzeak ekarriko lukeen tortura arriskua salatzeko", AAMren esanetan.

Urte hauetan guzietan Parisko La Sante eta Fresnes espetxeetan eta Okzitaniako Marseille Les Baumettes eta Toulongoetan sakabanatua egon da, Euskal Herritik ehunka kilometrora, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez.

Gaur bertan egitekoak ziren lehenbiziko harrera Urnietan, arratsaldeko 20:00etan hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.