5 urteko espetxe zigorra osorik bete ondoren, gaur goizean aske utzi dute Jon Mintegiaga Oiarbide Ibarrako (Gipuzkoa) euskal presoa. Askatasunak jakinarazi duenez, 11:30 aldera atera da Mansillako (Leon, Espainia) espetxetik, eta senidez eta lagunez betetako autobusa zuen zain. 16:00etan iritsi dira Ibarrara eta harrera egin diote hainbat herritarrek.
2002ko urrian atxilotu zuten Mintegiaga eta 5 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. 2006ko otsailean irten behar zuen baldintzapeko askatasunean, baina, azkenean, gaur zigorra osorik beteta atera den arte eduki dute preso. Mansillan baino lehenago Soto del Realen (Madril, Espainia) eta Alcala-Mecon (Madril, Espainia) izan zuten.
Presoak
Jon Mintegiaga aske utzi dute, zigorra osorik beteta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu