politika

Jon Paredes 'Txiki' gogoan aurtengo Gudari Egunean ere

Hainbat lagun bildu dira Zarauzko hilerrian. Ekimena baimendua zegoen arren, Ertzaintza azaldu da. Angel Otaegiren aldeko ekitaldia larunbatean egin zuten, Azpeitian. Jaurlaritzak debekatu egin ditu Alonsotegiko eta Durangoko gaurko manifestazioak.

2010eko irailaren 27a
17:29
Entzun
Aurtengo Gudari Egunaren harira ere ekitaldiak egiten ari dira Euskal Herrian. Zarautzen, kasu, Jon Paredes ManotTxiki gogoan izan dute hainbat lagunek gaur, hilerrian. Ekitaldiak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren baimena zuen arren, Ertzaintza bertan izan da; ez da istilurik egon. Iaz Ertzaintza oldartu egin zitzaion jendeari.

Gaur 35 urte frankismoak fusilatu egin zuen Txiki etakidea. Angel Otaegi kidea ere bai. Hau larunbatean izan zuten gogoan bere herrian -Azpeitian, Nuarbe auzoan-.

Zarautzen 19:30ean manifestazioa egingo dute, Musika plazatik irtenda. Azpeitian ere ordu bererako daukate hitzordua, plazan.

Aldiz, Herrizaingo Sailak debekatu egin ditu Alonsotegiko eta Durangoko martxak. Borroka da bide bakarra lelopean deitu zituzten. Jaurlaritzaren arabera, Durangoko antolatzaileek bertan behera utzi dute deialdia, Alonsotegikoek oraindik ez.

Beste "gudari" batzuk ere izan dituzte gogoan azken orduetako ekitaldietan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dioenez.

Aralarrek salatu du Txiki eta Otaegi oraindik ez daudela frankismoaren biktima gisa errekonozituak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.