EUSKO LEGEBILTZARRA

Jone Goirizelaiak ordezkatu du Oskar Matute Eusko Legebiltzarrean

Hamabost urtez legebiltzarkide izana da abokatua.

Jone Goirizelaia. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2016ko uztailaren 18a
13:32
Entzun

Jone Goirizelaia Ordorikak (Bilbo, 1956) legebiltzarkide-akta hartu du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, Oskar Matute ordezkatzeko. Izan ere, Matutek diputatu-akta hartu du Espainiako Kongresuan EH Bilduko hautetsi gisa, eta legebiltzarkide izateari utzi dio Gasteizen.

Goirizelaia abokatua da eta legebiltzarkide izan zen 1990etik 2005era bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.